Monstruo de Ropa con los Traperos

This slideshow requires JavaScript.

Pero, claro, cómo no iba a aparecer un monstruo de la ropa de la mano de Traperos de Emaús, si andan todo el día entre montañas y montañas de ropa que generamos cada día. ¿Qué cuánta? Pues se calcula que cada persona tira al año entre 8 y 10 kilos de ropa. Nada más y nada menos.

La ropa que desechamos por su desgaste o uso puede ser reciclada y transformarse en material de limpieza, mantelería, estopas, etc. ¿Y la que se nos ha quedado pequeña, no usamos o no nos gusta? Pues la puedes reutilizar. Seguro que a alguien le sirve.

Gracias a la reutilización y al reciclaje, la vida de la ropa tiene tela para rato.

Baina, jakina, nola ez zen agertuko arropaz osaturiko munstro bat Emausko Trapuketarien eskutik? Egun osoa ematen baitute arropa pilo izugarriaren artean, egunero arropa mordoa sortzen baitugu. Zer? Zenbat arropa sortzen dugun? Ba, kalkuluen arabera, pertsona bakoitzak 8tik 10 kilora bitarte botatzen du urtean, eta hori izugarria da.

Higatua edo erabilia dagoelako botatzen dugun arropa ederki birzikla daiteke, makina bat gauza egiteko: garbiketa-materiala, mantelak, iztupak, etab. Eta txikia gelditu zaiguna, erabiltzen ez duguna edo gustukoa ez duguna? Ba, berrerabil dezakezu. Baten bati balioko dio, ziur.

Berrerabilpenari eta birziklapenari esker, arroparen bizitzak soka luzea izanen du.

Monstruo de aluminio en Alsasua

This slideshow requires JavaScript.

¡Otro monstruo de aluminio en nuestra colección! No es de extrañar, ya que el aluminio está muy presente en nuestras vidas, y también por supuesto en la de los alumnos y alumnas del IES San Miguel de Aralar de Alsasua: en muchos de sus envases de refrescos, en el papel que envuelve sus almuerzos, en las bandejas de comida preparada para el horno…

Pero ¿sabes un secreto? Afortunadamente, el aluminio es un material 100 % reciclable, hasta el punto de que más del 75 % del aluminio producido hace más de 100 años está todavía en uso.

Gracias al reciclaje, el aluminio ha encontrado la fuente de su eterna juventud.

Hara, aluminiozko beste munstro bat gure bilduman! Ez da batere harritzekoa, aluminioa ugaria baita gure bizitzetan, bai eta Altsasuko Aralarko Mikel Donea BHIko ikasleen bizitzetan ere: ikasleen freskagarri-ontzi askotan, haien hamaiketakoa biltzen duen paperean, laberako prestatuak dauden jabari-erretiluetan…

Baina, ba al dakizu sekretu bat? Zorionez, aluminioa % 100n birzikla daiteke, hainbesteraino non oraindik ere erabiltzen baita duela 100 urtetik gora ekoiztu zen aluminioaren % 75 baino gehiago.

Birziklapenari esker, aluminioak betirako gaztetasunaren iturria aurkitu du.

Monstruo de RAEE en Aoiz

This slideshow requires JavaScript.

Alumnos y alumnas de 5º y 6º de primaria de Monreal, Urroz y Aoiz, han dado vida a un nuevo monstruo de RAEE, ¿os acordáis qué era eso?, si, eso es, Residuos de Aparatos Eléctricos y Electrónicos. No es de extrañar que haya aparecido otro, si pensamos que cada año, cada persona generamos nada más y nada menos que 14 kilos, ¡un montón!.

Gracias al reciclaje, los aparatos eléctricos y electrónicos tienen más vidas que un gato.

Elo, Urrotz eta Agoizko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek HEEak erabili dituzte munstro bat osatzeko. Oroitzen al zarete zer zen hori? Hondakin Elektriko eta Elektrikoak, bai horixe. Ez da batere harritzekoa holako beste munstro bat agertu izana, kontuan hartzen badugu lagun bakoitzak urtean 14 kilo sortzen ditugula, alajaina. Sekulako mordoa!

Birziklapenari esker, tresna elektriko eta elektronikoek katu batek baino bizitza gehiago dituzte.

Tres pequeños mostruos en Lumbier

This slideshow requires JavaScript.

En Lumbier, en lugar de un monstruo grande han aparecido tres pequeños, uno de papel, uno de envases plásticos y otro de envases de tetra brik, todos ellos muy frecuentes en nuestras casas. Gente de todos los tamaños los han creado para contarnos que gracias al reciclaje de una tonelada de envases ligeros (envases plásticos, metálicos y briks), se evita la emisión de dos toneladas de CO2.

Irunberrin, munstro handi bat agertu beharrean, hiru txiki agertu dira, bat paperezkoa, beste bat plastikozko ontziekin egina eta hirugarrena tetrabrik-ontziekin; holako materialak ugari izaten dira gure etxeetan. Tamaina guztietako jendeek gauza bat esan nahi izan digute munstroak sortuz: tona bat ontzi arin birziklatzeari esker (plastikozko ontziak, metalikoak eta brikak), bi tona CO₂isurtzea eragozten da.

Monstruo de papel en Ochagavía-Otsagi

This slideshow requires JavaScript.

Otsagabiko eskoletan paper-kartoizko beste munstro bat jaio da, material hori ugari izaten baita ikastetxeetan. Paperari esker ikasten dugu; paperari esker, istorioak eta ezagutzak partekatzen ditugu… eta, birziklatzen badugu, ez dugu ur-gasturik eginen (1,8 m kubiko, tonako), ezta energia-gasturik ere (2.750 kw, tonako).

Paper eta kartoia birziklatzeari esker, munduan zuhaitz gehiago dago.

En Ochagavía, en el Colegio, ha nacido otro monstruo de papel – cartón, ese material que está tan presente en los Centros escolares. Gracias al papel aprendemos, estudiamos, compartimos historias, conocimientos … y si lo reciclamos evitamos el gasto de agua (1,8 m cúbicos por tonelada) y energía (2.750 kw por tonelada).

Gracias al reciclaje de papel y cartón, hay más árboles en el mundo

Y otro monstruo de vidrio en Roncal

This slideshow requires JavaScript.

Erronkarin egin dute beirazko azken munstroa. Beira material gogor eta sendoa da, eta makina bat aldiz birzikla daiteke. Ba al zenekien 4 botila birziklatuz behar hainbateko elektrizitatea aurreztuko duzula hozkailu bat egun osoan piztuta izateko?

Beira birziklatzeari esker, botila beti erdi betea egoten da

Roncal ha sido el lugar elegido para el último monstruo del vidrio, ese material duro y resistente que puede ser reciclado un montón de veces. ¿Sabías que reciclando 4 botellas ahorras la electricidad necesaria como para mantener encendido un frigorífico todo el día?

Gracias al reciclaje de vidrio, la botella está siempre medio llena.

Monstruo de vidrio en Garralda

This slideshow requires JavaScript.

Garraldako ikastetxean beirazko bigarren munstroa sortu dute. Munstroaren oskola gogor eta sendoa da, oskola osatzen duen beira-hondakina bezala. Munstroak botilak, flaskoak eta poteak eraldatzen ditu, botilak egiteko eta bere begiak osatzeko; halako begirik gabe, ez luke ikusiko. Botila-begi berriak fabrikatzen diren bakoitzean, 800 gramo lehengai erauztea ekiditen da.

Beira birziklatzeari esker, botila beti erdi betea egoten da

En el Colegio de Garralda han creado al segundo monstruo de vidrio, un monstruo con un caparazón duro y resistente como el residuo de vidrio que lo forma. Transforma botellas, frascos y tarros en las botellas que componen sus ojos, sin los que no podría ver. Cada vez que se fabrica unos ojos botella nuevos, evita que se extraigan 800 gramos de materias primas.

Gracias al reciclaje de vidrio, la botella está siempre medio llena.